Abiatu dute Irurako 2023ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Tolosaldeko Ataria 2022ko urr. 11a, 18:57

Natura izango da Irura Bizi Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren aurtengo edizioko gaia. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta urriaren 31 da argazkiak aurkezteko azken eguna.

Hona hemen, argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Partaideak: Iruran erroldatuta daudenak parte ahal izango dute, bakarka.

  • Argazki-kopurua: parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki.

  • Gaia: Natura. Argazkiak koloretan eta Irurako lekuren batean ateratakoa izan beharko du.

  • Argazkiak nola eta non aurkeztu argazkiak formatu etzana izan behar du eta era digitalean aurkeztuko dira. Irudiak JPG formatuan egon behar dira 2500px alde zabalena, 250ppp eta RGB formatu espazioan. Argazkiak gutxieneko kalitatea izan beharko du, beraiekin lan egin ahal izateko.

  • Argazkiak irurabizi@gmail.com helbidera bidali daitezke. Argazki bakoitzarekin batera, egilearen izena, posta elektronikoa, telefonoa eta azalpentxo bat, argazkia non ateratakoa den azalduz.

  • USB bidez ere aurkeztu daiteke, hau liburutegian jarriko den kutxa batean utzi, gutun-azal baten barruan; eta bertan, aurrez aipatutako datuak sartu paper batean idatzita. USBak itzuli egingo dira lehiaketa amaitzean.

  • Epea: 2022ko urriaren 31.

  • Sariak: epaimahaiak aukeratutako hamabi argazkiren egileek 30 euroko bonu bana jasoko dute, herriko taberna eta dendaren batean erabiltzeko

  • Horiez gain, beste bi saritu ere banatuko ditugu:

    • Epaimahaiak beste lau argazki aukeratuko ditu, eta herritarrek aukeratuko dute lau hauen arteko irabazlea, WhatsApp-ez egindako bozketa bidez. Argazki hori egutegiko azalekoa izango da eta argazki-egile horrek ere 30 euroko bonua jasoko du.

    • Bozketako parte hartzaile guztien artean 30 euroko beste bonu bat zozkatuko dugu, eta bonu honen sariduna ezingo da izan saritutako argazki-egileren bat.

  • Sari banaketa: abenduan egingo da, Kultur Mahaiak antolatuko duen kultur emanaldiren batean. Aurrerago jakinaraziko dugu data zehatza.

  • Epaimahaia: epaimahaia bost kidez osatua egongo da: kultura zinegotzia, Irura Biziko kide bat, Kultur Mahaiko bi kide, eta gaian aditua den herritar bat.

  • Jabetza intelektuala eta datuen babesa: Irura Bizik ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakar. Halaber, Irura Bizik lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzon gauzetarako.

  • Irura Bizik parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.

  • Oharrak: parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du:

    • Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.

    • Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan Irura Biziko kideren batekin edo irurabizi@gmail.com posta elektronikora idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!