Joxi Lopetegik txapela jantzi du herritarren aurrean

Ataria 2022ko urriaren 1a

IV. San Migel Xare Irekiaren finala jokatu da gaur eguerdian Irurako trinketean. Partida oso borrokatu batean, Lopetegi-Moncadak 40-38 irabazi diete Larronde eta Borteyru I.ari.

Partida osoan aurretik joan dira Joxi Lopetegi eta Sebastian Moncada. Aldea, ordea, segidan murrizten zuten Larrondek eta Borteyruk. Berdinketa puskatzerik ez dute izan eta 25ekoan ihes egin dute Lopetegik eta Moncadak. Finala azken zatian erraz irabaziko zutela zirudien, baina iparraldeko bikoteak txapeldunak estu hartu ditu azken tantoetan eta 38-39 jarri dira.

II. Gazteak Xare Irekia

Halsouet-Iturbek jantzi dute gazteen mailako txapela, 40-33 irabazi ondoren. Arrizabalaga-Mujika ondo lehiatu dira baina Halsouetek tantoa erraz amaitzen duela bikain erakutsi du. Iturbe irurarrak, beraz, Lopetegik bezala txapelarekin amaitu du etxeko txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!