Trinketeko taberna itxita egongo da abuztuan

Tolosaldeko Ataria 2022ko uzt. 20a, 15:18

Abuztuaren 1etik 31ra egongo da itxita eta gimnasioa eta aldagelak goizez bakarrik egongo dira irekita, astelehenetik ostiralera, 09:00tik 14:00ra.

Irurako Trinketeko taberna abuztuaren 1etik 31ra itxita egongo da, honenbestez gimnasioa eta aldagelak goizez bakarrik egongo dira irekita, astelehenetik ostiralera, 09:00tik 14:00ra.

Irurako Udalak gogorarazi du Trinketeko bazkide-txartela pertsonala eta besterenezina dela eta beste bati uztea debekatuta dagoela. "Arau hau ez betetzearen ondorioa txartela kendu eta sarrera debekatzea izango da", esan dute udal arduradunek. Bestalde, aipatu dute, 16 urte bete gabe dutenek ezin dutela gimnasioa erabili, eta arau hau haustearen ondorioz gerta daitekeenaren arduradun, gurasoak izango direla, "hauei kenduko zaie txartela eta sarrera debekatu".

Bestalde, uztaila eta irailean, Trinketeko erreserbak egin ahal izango dira tabernan bertan. Egun batekoak bertaratuta egin daitezke edo 943 69 24 45 telefonora deituta. Ordubeteko erreserbagatik 10 euro ordaindu beharko dira 17:00ak arte, ordu horretatik aurrera, erreserbak 15 euro balioko ditu (bazkideek pertsonako euro bat gutxiago ordaindu beharko dute). Frontoiko erreserbak ere tabernan egin daitezke edota bestela, aipatutako telefono zenbakian. Ordubeteko erreserbak sei euro balioko ditu eta bazkideek pertsonako euro bat gutxiago ordaindu beharko dute. Horri, argia izateko sartu beharreko txanpona gehitu beharko zaio. 

Irurako Udalak jakinarazi du, bestalde, irailaren 1etik 16ra bitartean egin ahal izango direla datorren ikasturteko ikastaroen izen emateak. Urriaren 10ean abiatuko da ikasturtea eta eskaintza zabala egin du Irurako Udalak. Etxeko postontzian, udaleko kultura eta harrera bulegoetan, Irurako app-an eta www.irura.eus atarian emango dute aurrerago ikastaroen berri.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!