Uzta Giro festan itzalaren bila

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko uztailaren 2a

Irura Bizi elkarteak Uzta Giro festa eguna antolatu du, eta egun osoko egitarauaren barruan herri bazkaria egin dute. Txikienek elizako aterpean egin dute otordua, eta helduenek eguzkitakoak zabaldu behar izan dituzte plazan, eguzkiaren berotik babesteko.

Uztailean antolatu izan du Uzta Giro festa eguna Irura Bizi elkarteak, eta aurten ere, gogotsu antolatutako eguna izan dute. Herriko eragileekin antolatua, eta era berean, herriko erreferenteak ikustaraztea helburu hartuta. Uztailean, irurarren uzta kalera atera dute.

Adin ezberdineko herritarrei zuzendutako ekimenak izan dituzte egunean zehar. Eta festa eguna bera, berriz ere, musikak lagunduta, eta mahaien eta kupelaren bueltan elkartuta amaituko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!