Aldaketak N-1 errepidean, Irura inguruan eta Irungo noranzkoan

Ataria 2022ko ekainaren 29a

N-1 errepideko Irungo noranzkoan hainbat adar itxiko dituzte larunbatean, uztailak 2, 07:00etatik 21:00etara, mikroaglomeratua zabaldu behar dutelako.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Irungo noranzkoan doazen eta  Irurara sartu nahi duten ibilgailuek noranzkoa aldatu beharko dute N-1 441 lotunean, eta ondoren N-1 439-2-S irteera hartu. Iruratik norabide horretan atera nahi duten ibilgailuek aldiz, Laskibar zerbitzu-bidea erabili beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!