Trinketeko aparkalekuan igerilekua jarriko dute

Tolosaldeko Ataria 2022ko eka. 27a, 15:51

Jarriko diren bi igerilekuak uztailaren 4tik 29ra egongo dira erabilgarri, arratsaldero.

Irurako udalak bi igerileku jarriko ditu Trinketeko aparkalekuan, uztailaren 4tik 29ra. Astelehenetik ostiralera egongo dira erabilgarri, 16:00etatik 19:00etara.

Igerileku ertainak sei pertsonentzako edukiera du eta igerileku handiak 12 pertsonentzako. Handian, 2014. urtera arte jaiotakoak sartu ahal izango dira eta 2018 edo 2019an jaiotakoentzat igerileku txikia jarriko da. Adin bakoitzeko haurrak dagokien igerilekuan soilik ibili ahalko dira, sorosleak bestelakorik esan ezean. Udalak ohartarazi duenez, igerilekuan sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa izango da eta txandak eta ilarak errespetatu beharko dira. Sorosleek esaten duenari kasu egiteko gomendioa ere luzatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!