Sanmigeletako txupinazo jaurtitzailea erabakiko dute herritarrek

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Uztailaren 6a baino lehen Irurako kultura bulegoan aurkeztu beharko dira proposamenak. Norbanakoa edo taldea izan daiteke txupina botatzen duena.

Irailaren 23an jaien hasierako txupinazoa botatzeko arduradunak proposatzeko aukera eskaintzen die kultur mahaiak herritarrei. Proposatzen den pertsonak edo taldeak lotura zuzena izan behar du Irurarekin, eta kultura mahaitik adierazi dutenez, taldea balitz, pertsona horiek nolabaiteko lotura eduki beharko lukete elkarren artean.

Txupinazoa botako duen pertsona edo taldearen izena eta arrazoia, labur-labur azalduta, kultura bulegoan aurkeztu beharko dira uztailaren 6a baino lehen, 688 874 896 zenbakira whatsapp bat bidali beharko da.

Proposamenak aurkezteko epea amaitutakoan,  kultura mahaiak azterketa egingo du eta teknikoki egokiak ez diren proposamenak baztertuko ditu (akatsak dituelako, irizpideak betetzen ez dituelako, txupinazoa aurreko urteren batean bota izan duelako…). Bestalde, proposamen integratzaileei, errespetuan oinarritutakoei eta ahalik eta adostasun eta atxikimendu gehien sor dezaketenei lehentasuna emanez aukeratuko dute txupinazo jaurtitzailea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!