Markel Perez munduko orkestra onenetako batean

Ataria 2022ko ekainaren 15a

Astelehenean, albiste oso ona jaso zuen Markel Perez Etxarri perkusio-jotzaile irurarrak: Vienako (Austria) Gustav Mahler Jugendorchester orkestrarekin jotzeko deitu dute.

Ikasle gazteen orkestren artean, munduko entzutetsuenekoa eta onenetakoa da, eta udan joko du Perezek bertako musikariekin, Salzburgon (Austria) ospatuko den jaialdi batean.

Atzo, erdi-mailako ikasketak amaitu zituen Francisco Escudero Kontserbatorioan, eta amaierako errezitaldian, Esnaolak idatzitako Erro obra jo zuen. «Berez ez da lehen aldia izan, baina niretzat estreinaldia izan da», esan du Esnaolak. Igor Arostegi Euskadiko Orkestrako perkusio-jotzaile ibartarrari eskainitako obra da Erro; hain justu, Arostegi ere aritu zen arestian aipatutako Vienako orkestran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!