Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo dute

Ataria 2022ko ekainaren 13a

Ekainaren 21ean, 18:00etan herri eskolan egingo dute tailerra.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak, Irurako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra antolatu du ekainaren 21an, 18:00etan, herri-eskolan.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 17a baino lehen izena emam beharko dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: argitu@gipuzkoa.eus edota 628 532 248 telefonoan 09:00etatik 18:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!