2022/06/27 19:30

Kabareta

Kabareta
Kulturunea, Irura

'Esnatu naiz' kabareta. "Duela 10 urtera arte bere familiarekin baserrian bizi zen Elurrek, Londresko The Pink Flamingo klubean bere showa du. Nola demontre lortu du baserritar euskaldun honek trans kolektiboko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna? 'Esnatu naiz' antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide. Gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!