2022/06/27 - 2022/06/28 16:30
'Opil eta Muxilen binetak' erakusketa. Ozeano Atlantikoaren alde bietan erabiltzen ziren bi termino (Torta Argentinan, Bollo espainian) mespretxagarriren elkartzetik dator erakusketaren izena. Garai batean emakume lesbianak diskriminatzeko balio zuten eta haiek, aldarrikapen gisa, bereak egin dituzte. Emakume lesbianek Latinoamerikan zein Espainiako Estatuan egunerokoan bizi dituzten egoera surrealistak umorez erakusten dituzten hamar istorioekin osatutako erakusketa da. Kolaboratzaileak: Gehitu, Mugen Gainetik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren euskal Agentzia · euskaraz · Publiko guztia (Irura Moretuz elkarteak antolatuta).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?