2022/06/21 18:00
Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko praktikoa, Argitu programaren barruan. Etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duen tailerra. Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 17a baino lehen izena eman beharko dute. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: argitu@gipuzkoa.eus edo 628 532 248 (astelehenetik ostiralera, 09:00-18:00 artean).
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?