Ibai-gain pasealekua berriro zabaldu dute

Ataria 2024ko apirilaren 9a

Ibaigain pasealekuan argiztapen jasangarria jartzearen alde bozkatu zuten iaz herritarrek

Pasealekuaren irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Irurako Udalak, aurreko urteko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan herritarrek erabakitakoa betez.

2021ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuan, Ibai-gain pasealekuko zorua hobetzea izan zen aurkeztutako proiektuen artean bozkatuena. Azken asteetan, emaitza horretatik eratorritako lanak egin dira. Herritarrek ibilbide horretako irisgarritasuna hobetzea eskatu zuten, batez ere, euriak sortzen zuen lokatza ekiditeko eta adineko edo desgaitasun fisikoa dutenentzat egokiagoa izan dadin.

Egindako lanek helburu hori lortzea espero du Irurako Udalak, eta gonbidapena luzatzen die herritarrei hurrengo prozesuetan parte har dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!