Motoentzat aparkaleku berria jarri dute

Ataria 2022ko maiatzaren 25a

Paper kalean jarri dute gune estalia eta erabileraren arabera aparkalekua handitzeko aukera aztertuko du Irurako Udalak.

Iruran motoen kopurua igotzen ari dela ikusirik, eta tarteka, oinezkoak pasatzen diren guneetan edo etxebizitza azpietan aparkatzen direnez, Irurako Udalak ibilgailu hauek aparkatzeko gune estali bat jarri du Paper kalean.

Inguruko auzoetan bizi diren motorren jabeei gonbita luzatzen die udalak, aparkaleku berri hau erabil dezaten, bestelako albo kalteak ekidin ahal izateko. Erabileraren arabera, aparkalekua handitzeko aukera aztertuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!