Garbileku plazako argiztapena hobetu eta segurtasun sarea jarriko dute

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Aurrekontu parte hartzailean aurkeztutako proiektuen artean bakarrak betetzen ditu baldintza teknikoak.

2022ko aurrekontu parte hartzaileetan herritarrek egindako proposamenak jaso ondoren, udaleko bulego teknikoak, proposamenen bideragarritasuna aztertu eta erabaki du, Garbileku-plazako argiztapena eta segurtasun-sarea jartzearen proiektua izan dela baldintza guztiak betetzen dituen bakarra.

Beraz, garbileku plazako argiztapen eta segurtasun sarea jartzearen lanak eramango dira aurrera Irurako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!