Ogia egiteko tailerra emango dute Irurako azokan

Ataria 2022ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 29an egingo duten Irurako artisautza eta janari azokan Julen Irurzun herritarrak emango duen tailerrean izena emateko maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko da mezua 688 874 896 telefonora.

Oreka okindegiko Julen Irurzun irurarrak ogia egiteko tailerra emango du, maiatzaren 29an, ospatuko den artisautza eta janari azokaren barruan, San Migel plazan. 15 pertsonentzako tokia egongo da tailerrean eta izen ematearen hurrenkera errespetatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.
 
Parte hartu nahi dutenek, whatsapp mezua bidali beharko dute, maiatzaren 26a baino lehen, 688 874 896 zenbakira.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!