Garraio publikoko tarifen jaitsiera eskatu du Irurako Udalak

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Tarifak jaistea adosteko eta eman diren murrizketak salatzeko mozio bat onartu du Irurako Udalak.

Martxoak 29an Irurako Udalean eginiko osoko bilkuran, garraio publikoko tarifak jaisteko eta eman diren murrizketak salatzeko mozio bat onartu zen. Udal gobernuko EH Bilduko bost ordezkarien aldeko botoekin onartu zen mozioa, eta EAJkoak abstenitu egin ziren. "Egunerokoan garraio publikoa erabiltzen duten Irurarrak, kaltetuak izan dira murrizketekin eta horrela jakinarazi izan diote udalari. Behin baino gehiagotan Gipuzkoakok Foru Aldundiarekin elkartu arren ez da arazoa konpondu".

Tolosa eta Donostia lotzen dituen autobus zerbitzuak, murrizketak izan ditu maiztasunari erreparatuta. "Guztion artean, garraio publikoa sustatu eta indartu nahi badugu, emakidetan emandako murrizketak kendu eta tarifetan jaitsierak eman behar dira. Norabide horretan ematen diren pausoek, erabilera indartu eta ingurumena gehiago zaintzea dakarte aldi berean", esan dute udal ordezkariek. Irurako Udalak helburu horrekin lanean jarraituko duela hitz eman du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!