Skakeitan eta Dupla arituko dira sanmigeletan

Ataria 2022ko maiatzaren 17a

Irurako aurtengo San Migel jaietan, irailaren 24an, Chill Mafia eta Dupla taldeak izan dira bozkatuenak, baina Chill Mafiak data horretan Iruran egoteko ezintasuna agertu duenez, Skakeitan eta Dupla ariko dira.

Irurako San Migel jaien barruan irailaren 24ean egingo duten kontzertuan parte hartuko duten taldeak herritarrek aukeratu dituzte. Chill Mafia eta Dupla taldeak izan dira bozkatuenak. 100 herritarrek hartu dute parte bozketan. Chill Mafiak ezin izango du egun horretan Irurara gerturatu, eta honenbestez, bigarren aukera bozkatuena aukeratu dute San Migel jaien barruan aritzeko: Skakeitan eta Dupla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!