IX. Irurako Herri Krosa egingo da igandean

Ataria 2022ko apirilaren 1a

Plazan izango du irteera eta helmuga, eta haurrena 11:00etan hasiko da eta helduena 12:00etan.

11:00etan abiatuko direnak aurrebenjamin 1 taldekoak izango dira (2019-2016 jaiotakoak) eta 225 metroko ibilbidea izango dute. Aurrebenjamin 2 taldekoek (2015-2014 jaiotakoek), berriz, 450 metroko ibilbidea izango dute. Bi talde hauetan dominak partaide guztientzat izango dira eta ez da sailkapenik egongo.

Ondoren benjamin mailakoek (2013-2012) 565 metro egingo dituzte, alebin mailakoek (2011-2010) 1.130 metro eta infantil mailakoek (2009-2008) 1.695 metro. Hiru talde hauetan saria izango da lehen sailkatuentzat, eta dominak partaide guztientzat. Izen emateak doan izango dira, eta egunean bertan egin daitezke 10:30ak arte plazan, edo aurretik Herrikrosa.eus webgunean.

Helduen eta beteranoen proba 12:00etan hasiko da, eta 2007 eta aurretik jaiotakoek parte hartu ahal dute. Ibilbideak 5.298 metro izango ditu eta sariak lehen hiru sailkatuentzat eta lehen irurarrentzat izango dira. Bukaeran zozketa egingo da. Izen emateak aurretik Herrikrosa.eus webgunean hiru euro ordainduz, edo egun berean 11:00ak arte plazan, bost euro ordainduz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!