Eskolarteko Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak ostiralean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2022ko martxoaren 31

Emakumezko eta gizonezko Kozkortuen txanda izango da oraingoan. 

 
 
Eskolarteko emakume eta gizonezko kozkortuen mailako Gipuzkoako xare Txapelketaren  finalak jokatuko dira  ostiralean, apirilaren 1ean, 18:30ean,   Ametsa trinketean.
Emakumeak izango dira lehenak, eta Paule Fernandez eta Uxue Iturbek,  Maddi Amundarain eta Ianire Iturberen  kontra jokatuko dute. Faborito argirik gabeko finala izango da;  ligaxkan elkarren kontra jokatutako partidetan, partida bana irabazita heldu baitira.  Ahalegin handia egiten ari dira Irurako neska gazteak xarez jokatzeko hautua eginda,  eta  oso maila polita lortzen ari dira. Egiten ari diren ahalegina kontuan izanda, neska hauei heuren ahalegina  txalotzera trinketera hurbiltzea  merezi du.  
Mutilen mailako finala,  Oier Yarza eta Ander Calongek, Ekhi Gibelalde eta Ibai Larrañagaren   kontra jokatuko dute.  Hemen ere emakumeen  mailan eman den egoera bera eman da; Alegia, elkarren kontra jokatutako partidetan, bikote bakoitzak partida bat irabazi baitu.   Hortaz, honek  ere partida ederra  izateko osagai  guztiak ditu. 
Ostiralean emozioa  bermatuta dago  Ametsa trinketean. Espero zaituztegu!!!
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!