M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Irurako emakumeen memoria berreskuratzeko ibilbidea aurkeztu dute

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Larunbatean, martxoaren 5ean, ikastolatik abiatuta lehen aldiz egin zuten ibilbidea. Irura Moretuz taldearen ekimena izan da.

Urteetan zehar Irurako emakumeek egin duten lana azaleratu eta aitortzeko asmoarekin, Irurako Udalaren eta Irura Moretuz emakume talde baten ekimen eta lanari esker osatu da ibilbidea. Larunbatean aurkeztu zuten.

Irurako emakumeek esparru anitzetan, industrian, zaintzan edota militantzia politikoan egindako lana aitortzen du ibilbideak. "Irura moretzen jardun duten eta jarduten duten emakumeen bizipenak ezagutuko dira. Beraz, ibilbide fisikoa da, baina baita ibilbide sinboliko eta aldarrikatzailea ere", esan dute ekimenaren bultzatzaileek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!