Gizarte zerbitzuetako gida banatu dute etxe guztietara

Ataria 2022ko otsailaren 22a

Gizarte zerbitzuetako informazioa erraztea da gidaren helburu nagusia.

Irurako Udalak  Gizarte Zerbitzuetako Gida etxe guztietara banatu du. Helburu nagusia gizarte zerbitzuetako informazioa erraztea da, "herritarren ongizatearekin duen lotura zuzenagatik funtsezko zerbitzua delako".  Sail honetan egiten duen lanaren bitartez, irurarren oinarrizko beharrak asetzen saiatzen da udala, arreta berezia ipiniz pertsona zaurgarrienetan. 
 
Gidarekin udalak beren eskubideen berri eman nahi die irurarrei eta premia egoeran zein laguntza izan dezaketen, nolako laguntza den, nora jo dezaketen azaldu du udalak gida honetan.
 
Irurako Udaleko arduradunek adierazi dutenez, erakargarria, irakurtzeko eta ulertzeko erraza da da eta herritarren gustukoa izatea espero du. "Bertan, oinarrizko informazioa azaltzen da, hortik aurrera informazio sakon eta zehatzagoa nahi duenak beti jo dezake udaletxeko gizarte zerbitzuetara", esan dute.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!