Elikadura osasuntsuaren inguruko ikastaroa eskainiko dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 25a

Gazte Alaiak elkartean eskainiko dute ikastaroa eta 55 urtetik gorako herritarrentzako bideratuta egongo da. Urtarrilaren 31 baino lehen eman beharko da izena.

Irurako Udaleko Kultur sailak Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez. Dietak eta sukaldaritza osasuntsua ikastaroa antolatu du, 55 urtetik gorako herritarrentzat, Ceban-en eta Gazte Alaiak elkartearen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua menuak eta errezeta sorta osasuntsuak eta naturalak elaboratzea izango da. Gorputzaren pisua elikagaiak konbinatuz erregulatzea eta gaixotasunak elikaduraren bidez prebenitzea.

Gazte Alaiak elkartean izango da ikastaroa, otsailean, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara. 20 ordu izango dira guztira, otsailaren 1tik 22ra, eta aurrera atera ahal izateko 12 ikasle beharko dira gutxienez.

Matrikula doan izango da, eta izena kultur etxean eman beharko da, urtarrilaren 31a baino lehen: kultura@irura.eus helbidean edo 688 87 48 96 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!