Lilatoierako kamisetak salgai jarri dituzte

Ataria 2022ko urtarrilaren 24a

Otsailaren 8a baino lehen eman beharko da izena Xare okindegian, Trinkete tabernan eta Irurakoemakumeak@gmail.com helbidean.

Irura Moretuz emakume taldearen Lilatoierako kamisetak erosteko izen ematea zabaldu dute. Kamiseta eskuratu nahi dutenek Xare okindegian edota Trinkete tabernan eman beharko dute izena edo mezu bat bidali Irurakoemakumeak@gmail.com helbidera. Otsailaren 8a da horretarako azken eguna.

Kamiseta bakoitzaren prezioa 12 eurokoa da eta izena eman dutenei banatuko zaizkie martxoaren 2an eta martxoaren 4an, herri eskolako gela borobilean 16:30etik 19:00etara.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!