Udaletxeko lanak iraun bitartean aldaketak egongo dira trafikoan, Iruran

Ataria 2022ko urtarrilaren 5a

Irurako udaletxean lanak hasiko dira datorren astelehenean, urtarrilaren 10ean. Gauzak horrela, lanak luzatu bitartean San Migel plazako trafikoari eta aparkalekuei eragingo die. Irurako Udalak aurreratu bezala, "obrek gutxienez 14 hilabete iraungo dute".

Honela, hainbat neurri hartu ditu Irurako Udalak. San Migel plazara sartzeko ohiko errepidea itxita egongo da erabat, eta argazkian gorriz markatutako eremuan ezingo da sartu, ezta aparkatu ere. Obrako ibilgailuak baimena izango dute aipatu eremura sartzeko.

San Migel plaza eta Agarre bailarako bizilagunek eta zerbitzuetako ibilgailuek soilik izango dute baimena eliz atzeko sarrera erabiltzeko (argazkian laranjaz markatutako eremua). Kontuan izan beharko dute bizilagunek bideo-kameraz zaindutako eremua dela eta udalak azpimarratu bezala, arau-hausteak zigortuak izango direla.

Egoera ikusita, udalaren gomendioa da aparkatzeko beste eremuak erabiltzea, auto pilaketak ekiditeko eta zerbitzuak, hornidurak, larrialdiko ibilgailuak eta gainontzeko ibilgailuen lana erraztu ahal izateko nahikoa leku izan dezaten. Gauzak honela, proposatutako aparkalekuak dira trinketea, pilotalekua eta Sagasti kalea ingurua.

Era berean, udalak aurreratu du oinezkoen ibilbidea prestatuko dela eta zabor edukiontziak Kale Nagusiaren ingurura pasako direla.

Argibide, kexa edo iradokizunetarako Irurako Udalak hiru bide zabalik ditu: 943 69 13 33 telefono zenbakia; Idatzi udalari atala App-ean eta irura@irura.eus helbide elektronikoa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!