2022ko egutegiko sarituak eta mendi-erronkako irabazleak

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 24a, 09:42

Irura Bizi elkarteak sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo iluntzean. Matixa Oruesagasti, Idoia Garaialde, Oneka Blanco eta Oier Garmendiak jaso zituzten sariak.

Batetik, 2022ko egutegiko sari banaketa egin zen, eta bestetik, mendi-erronkakoa.

Egutegirako 24 lagunek aurkeztu zituzten argazkiak, eta guztira, 64 argazki jaso ziren. Hilabete bakoitzeko argazki bat aukeratzeaz gain, epaimahaiak azalerako 3 argazki hautatu ditu. Ondoren, herritarrek aukeratu ahal izan dute egutegiko azala, bozketa bidez. Guztira, 110 lagunek hartu dute parte bozketan, eta Matixa Oruesagastiren argazkia izan da bozkatuena. Hortaz, 12 argazkien eta azaleko argazkien egileek 30€ko bono bana jaso dute Irurako denda edo taberna batean gastatzeko. Halaber, 110 bozkatzaileen artean ere, zozketa egin da eta Idoia Garaialdek irabazi du parte hartzearen saria. Honek ere 30€ko bono bat irabazi du.

Horretaz aparte, I. Irura Bizi mendi erronka izan dute martxan urrian eta azaroan. 14 urtetik gorakoek, Tolosaldeko 5 mendi zehatz egin eta argazkia bidali behar zuten. Heldu batek lortu du erronka gainditzea; Oneka Blancok, hain zuzen ere. Aldiz, 14 urtetik beherakoek, 3 mendi egin behar zituzten, eta 4 lagunek hartu dute parte. Irabazlea Oier Garmendia izan da. Mendi-erronkako sarituek 50€ko bono bana jaso dute Villanonako kirol denda batean gastatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!