Komun publikoa non jarri erabaki ahal izango dute irurarrek

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 18a, 10:50

Bi kokagune proposatu ditu udalak: San Migel plaza eta Loatzo plaza. Irurarrek urriaren 18tik 25era eman ahal izango dute botoa, udaleko harrera bulegoan, Irurako aplikazioko parte hartze atalean, Kulturuneko postontzian edo Irura.eus webguneko formularioan.

Kalean komun publiko bat jartzearen beharrari erantzun nahi dio Irurako Udalak. Herritarrek hainbat alditan egindako eskaera izan dela jakinarazi dute udal ordezkariek, nahiz eta oso kokagune ezberdinak izan proposatu direnak. Udal teknikariek bideragarriak izan daitezkeenak aztertu dituzte eta bi lekuen artean erabaki ahal izango dute orain herritarrek.

Hauek dira proposatuko bi kokaguneak komun publikoa jartzeko:

San Migel plaza

  • Obra zibila: 18.000 euro BEZa barne.
  • Komuna: 48.000 euro BEZa barno.
  • Alderdi onak
    • Erabiltzaile posibleen kopuru oso handia.
    • Herritar gehienak elkartzen diren gunetik gertu.
  • Ez hain onak
    • Obra zibilaren gastua beste aukeran baino handiagoa.
    • Inguruan komun gehiago daude, batzuk publikoa adibidez trinketean.

Loatzo plaza

  • Obra zibila: 9.500 euro BEZa barne.
  • Komuna: 48.000 euro BEZa barne.
  • Alderdi onak
    • Ingurune honetan dagoen zerbitzu honen gabezia konponduko luke.
    • Obra zibila beste aukeran baino merkeagoa.
  • Ez hain onak
    • San Migel plazan baino balizko erabiltzaile gutxiago.

Irurako herritarrek nahiago duten kokagunearen alde urriaren 18tik 25era eman ahal izango dute botoa. Horretarako aukera hauek izango dituzte eskura: Udaleko harrera bulegoa, Irurako aplikazioko parte hartze atala, Kulturuneko postontzia edo www.irura.eus webguneko formularioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!