Trinketeko kirol guneko gimnasioak ordutegi berria izango du

Ataria 2021eko urriaren 5a

Irurako gimnasioa zabalik izango da astelehenetik igandera.

Irurako Trinketeko kirol guneko gimnasioaren ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara; eta larunbata eta igandeetan 10:00etatik 21:00etara.

Bestalde, udalak jakinarazi du Trinketeko kantxa itxita egongo dela urriaren 4ean, 5ean eta 6an konponketa lanak egin behar dituztelako.

Tasa eta zergetan diru laguntzak

Irurako Udalak ura, zaborra eta saneamenduaren ordainketari aurre egiteko diru laguntzak emateko deialdiaren berri eman du. Herrian erroldatu eta zaurgarritasun ekonomiko egoeran dauden familiek eskatu ahal izango dute, urriaren 4tik 29ra bitartean. Udaleko harrera bulegoan egin daitezke eskaerak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!