Aldaketak egin dituzte Trinkete gimnasioaren erabilpenean

Ataria 2021eko irailaren 27a

Irailaren 27tik aurrera, Trinketeko kirol guneko gimnasioa erabiltzeko, ez da beharrezkoa izango ordua erreserbatzea.

Aldaketak egin dituzte Trinketeko kirol guneko gimnasioa erabiltzeko arauetan. Edukiera handitu denez 6 pertsonatik 16ra, Trinketeko bazkide txartela dutenek, eraikina zabalik dagoen bitartean, nahi dutenean joan ahal izango dira gimnasiora eta norberaren txartelarekin sartu, aldez aurretik ordua erreserbatzen aritu beharrik gabe.

Gainera aldagelak  eta  dutxak  erabili ahal izango dira, beti ere banaka edo pertsonen arteko 2 metroko distantzia mantenduz eta musukoa jantzita, dutxan sartzeko unean izan ezik

Trinketeko ordutegia honakoa da: astelehenetik igandera 10:00etatik 21:00etara.

Hala ere kutsatzeak ekiditeko indarrean dauden neurriak hartzen jarraitu behar dute Trinketeko instalazioetako erabiltzaileek

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!