Berriro ere elkarri eskutik helduta

Naiara Roldan de Aranguiz 2021ko ira. 25a, 15:14

Egunotan Irurak San Migel festak ospatu behar zituen. Ez festak nagusitu diren honetan, Iruran ez da suzirik falta izan, eta ekitaldi sinbolikoa ere izan dute: gazteek eskainitako dantza soka, San Migel plazan.

Errituak erritu, dena aldakor dago egunotan. Iruran berde koloreak eztanda egin behar zuen garaiotan, ekitaldi sinbolikoarekin konformatu behar izan dira gaurkoan. Gazteenek dantzaz gozatzeko aukera izan dute. Dantza sokan 40 gaztetik gora aritu dira, hiru ordu laurden luzez, San Migel elizako erlojuak ordu bata markatu eta orduantxe.

Plazara, dantzara atera aurretik ordea, erritu berria bete behar izan dute Irurako gazteek: gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea, elkarri eskua eman ahal izateko. Dantzarako soinean eraman izan dituzten jantziei, berria ere gehitu zaio gaur, ohiko uniformeari: maskara berdea, San Migel festetako zapi berdearekin ondo ezkonduz. 

Eta bi elementu horiek, gela eta maskarak, ahaztuta, une batez, festaz gozatzeko aukera izan da San Migel plazan jarritako aulkietatik. Festa usaindu da, eguzkipean gazteak jo eta fuego dantzan aritu dira eta omenaldiak ere ez dira falta izan. Txistu, dultzaina, danbolin, trikitixa eta pandero hotsei jarraiki, irurarrek oinak astindu dituzte soka dantzaren aitzakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!