Hedatzean eta nazioartekotzean urrats bat egin du Angulas Aguinagak, Italiako Deligusti konpainia erosita. Melegnanon du egoitza Deligustik (Lombardia), eta itsasoko produktuak (antxoak, sardinak, olagarroa...) eta barazki ontziratuak egiten ditu. 2019an sartu zen Aguinaga Italiako merkatua, Riunione erosi zuenean.