Kirol anitzeko pista prest dute Iruran

Ataria 2021eko irailaren 22a

Erabilera anitzeko kirol-pista berriaren lanak amaitu dituzte, skate pista zegoen tokian. Espaloiaren ondoan bidegorri zati bat ere jarri dute.

Amaitu dira erabilera anitzeko kirol-pista egiteko lanak. Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak egin ditu lanak eta 146.277 euroko aurrekontua izan dute. Eusko Jaurlaritzak 57.385 euroko laguntza eman dio Irurako Udalari, Erein landa eremuak sustatzeko eta garatzeko programaren barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!