2021/09/25 11:00

Scape room eta zirko tailerra

Scape room eta zirko tailerra
Frontoia, Irura

Scape room eta zirko tailerra. Irura Bizi elkarteak antolatuta. LH3-DBH1 bitarteko gazteei zuzendurik.

Taldeka, partaideak istorio batean murgilduko ditugu, espazio txiki batean sartu eta denbora bukatu baino lehen atera beharko dute. Lortuko ote dute?

Bitartean, gainontzeko partaideak zirkoan murgilduko dira eta bertako materialez gozatzeko aukera izango dute Txatxilipurdi Elkartearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!