Malaka errekaren txokoa berreskuratu dute Iruran

Jon Miranda Labaien 2021ko uzt. 27a, 11:59

Udalak deitutako auzolanari erantzunez, Loatzo mendiaren magalean sortzen den errekaren ingurunea aisialdirako txukundu dute irurarrek

Irurako hegoaldean, Tolosarekin muga-mugan, Malaka errekastoa aurkitzen da. Sorginzulo kobazuloan dago errekaren iturburua eta 200 metro eskaseko bidea egin ondoren, Oria ibaian isurtzen ditu bere urak. Ingurune horretan, ordea, historia luzeko altxorrak daude eta espazio hori ezagutarazi eta herritarren gozamenerako jartzeko Irurako Udalak lehengoratze eta egokitzapen lan batzuk egin ditu.

Ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzea eta bertako fauna nahiz flora babestea izan dira lehentasunak, Gorka Murua alkateak nabarmendu duenez. «Oinarrizko konponketak egin dira, egoera txarrean zeuden egitura arkitektonikoak herritarrentzat seguruak izan daitezen». Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak diruz lagundu du egitasmoa, eta natura ondasuna berreskuratzeko lerroaren barruan, 5.140 euro eman ditu ingurunean zeuden hondakinak ateratzeko.

Garbiketa lan horiek auzolanean egin dituzte Iruran. Udalaren deiari erantzunez, maiatzaren 22 eta 29an, 25 herritar inguru gerturatu ziren lanera, Malaka errekastoko inguruneak txukuntzera. Auzolanaren balioa azpimarratu du Muruak: «Elkartasuna, komunitatearen garrantzia eta burujabetza dira auzolan kulturaren balioak. Herritar bakoitzari bere ahalmenen araberako ekarpena egiteko aukera ematen zaio. Herritarren arteko harremanak sustatzen dira eta herri kohesioan sakontzeko aukera ematen dute horrelako ekimenek. Iruran badugu esperientzia horrelako lanetan, auzolanean egin baitira, esate baterako, Loatzoko borda edota apaiz etxearen alboan zegoen haurrentzako parkea».

INGURUNE ABERATSA

Loatzo mendiaren magalean gordeleku itxia, baina era berean, espaziotsua irekiko du Malakaren ibilguak. Landaretza aberatsa du eta ingurune horretara joateko bidea ere sasiak hartuta egon da duela gutxi arte. Auzolanari esker Irurako herri gunetik Malaka errekastora bitarteko 20 minutu inguruko bidea garbitu eta berreskuratu dute. Laster, bertara nola iritsi adierazten duten panelak jarriko ditu udalak.

Sorginzulo kobazuloan du iturburua Malaka errekak. «Gaur egun ezin da leizea bisitatu, kontserbaziorako eta faunaren babeserako sarrera itxita baitago», esan du alkateak. Galeria zabalak ditu kobazuloak, eta euri garaian ur emari handia ekartzen du errekak. Ingurunea ongi ezagutzen duen Joxi Lasa udal langilearen ustetan, Uzturreko barrunbeetatik dator ura Sorginzulora. «Euri askoko garaietan, kobazuloaren sarrera estaltzeraino iristen da ura».

Sortu eta metro gutxira Malaka errekaren urak baltsa batean pilatzen dira. «Tolosako Guadalupeko paper fabrikaren ur iturria izan zen eta duela gutxira arte irurarren etxeko iturrien sorburua ere bai», esan du Lasak. Baltsa hustu eta hondoan zeuden zikinak atera ondoren, putzua berreskuratu dute. «Nahikoa konstante mantentzen omen da tenperatura bertan, esaten dutenez urte osoan 13 graduren bueltan», aipatu du Muruak.

Ur baltsatik hiruzpalau metroko jauzia egin eta azken metroak N-1 errepidearen azpitik egiten ditu errekak Oria ibaiarekin bat egiteko. 1975. urte inguruan eraiki zuten gaur egungo errepidea eta urte batzuk lehenago bota zituzten paraje horretan zeuden etxebizitzak. «Malaka, Exkurranea, Osinalde eta Sebastopol baserriak zeuden ingurune horretan, baita Erremediotako Ama Birjinaren ermita ere. Gaur egun Ama Birjinaren irudiaren erreplika bat badago Irurako parrokian, baina originala Iruñeko elizbarrutiko museoan daukate», azaldu du Lasak.

Herritarren gozamenerako berreskuratu nahi izan du udalak ingurune hau. Muruaren esanetan, «ezkutuan geratzen den paradisu moduko bat da, irurar askok ezagutzen ez dutena». Datozen asteetan ur jauziaren gaineko pasarelaren barandak aldatuko dituzte eta bertara iristeko bidea seinaleztatuko dute. «Aisialdia igarotzeko gune ederra da eta herritarrei esan nahi diegu bertara modu arduratsuan gerturatzeko».

Ingurune aberatsa

Loatzo mendiaren magalean gordeleku itxia, baina era berean, espaziotsua irekiko du Malakaren ibilguak. Landaretza aberatsa du eta ingurune horretara joateko bidea ere sasiak hartuta egon da duela gutxi arte. Auzolanari esker Irurako herri gunetik Malaka errekastora bitarteko 20 minutu inguruko bidea garbitu eta berreskuratu dute. Laster, bertara nola iritsi adierazten duten panelak jarriko ditu udalak.

Sorginzulo kobazuloan du iturburua Malaka errekak. «Gaur egun ezin da leizea bisitatu, kontserbaziorako eta faunaren babeserako sarrera itxita baitago», esan du alkateak. Galeria zabalak ditu kobazuloak, eta euri garaian ur emari handia ekartzen du errekak. Ingurunea ongi ezagutzen duen Joxi Lasa udal langilearen ustetan, Uzturreko barrunbeetatik dator ura Sorginzulora. «Euri askoko garaietan, kobazuloaren sarrera estaltzeraino iristen da ura».

Sortu eta metro gutxira Malaka errekaren urak baltsa batean pilatzen dira. «Tolosako Guadalupeko paper fabrikaren ur iturria izan zen eta duela gutxira arte irurarren etxeko iturrien sorburua ere bai», esan du Lasak. Baltsa hustu eta hondoan zeuden zikinak atera ondoren, putzua berreskuratu dute. «Nahikoa konstante mantentzen omen da tenperatura bertan, esaten dutenez urte osoan 13 graduren bueltan», aipatu du Muruak.

Ur baltsatik hiruzpalau metroko jauzia egin eta azken metroak N-1 errepidearen azpitik egiten ditu errekak Oria ibaiarekin bat egiteko. 1975. urte inguruan eraiki zuten gaur egungo errepidea eta urte batzuk lehenago bota zituzten paraje horretan zeuden etxebizitzak. «Malaka, Exkurranea, Osinalde eta Sebastopol baserriak zeuden ingurune horretan, baita Erremediotako Ama Birjinaren ermita ere. Gaur egun Ama Birjinaren irudiaren erreplika bat badago Irurako parrokian, baina originala Iruñako elizbarrutiko museoan daukate», azaldu du Lasak.

Herritarren gozamenerako berreskuratu nahi izan du udalak ingurune hau. Muruaren esanetan, «ezkutuan geratzen den paradisu moduko bat da, irurar askok ezagutzen ez dutena». Datozen asteetan ur jauziaren gaineko pasarelaren barandak aldatuko dituzte eta bertara iristeko bidea seinaleztatuko dute. «Aisialdia igarotzeko gune ederra da eta herritarrei esan nahi diegu bertara modu arduratsuan gerturatzeko».  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!