Haur eskolan haurrak matrikulatuta izan dituzten familientzat diru laguntzak banatuko dituzte

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Irurako Udalak egin du diru laguntza deialdia. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean bukatzen da.

Diru laguntza jasotzeko eskubidea dutela uste duten familiek udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen nortasun agiri.
  • Familia liburua.
  • Irurako udalerriko Haurreskolak Partzuergoan ikasturtean matrikulatuta dituzten haurren matrikula egiaztagiriak.
  • Ikasturtean ordaindu dituzten kuoten egiaztagiriak.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien aurreko urteari dagokion Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpena. Egin ezean Errenta aurkezteko derrigortasunik ez izatearen agiria eta aurkeztu ez dutenek edo agiria eskatzeko aukerarik ez dutenek sarrera errealak zuritzen dituzten agiriak eta zinpeko aitorpena.

Eskatzaileak aurkeztutako agiriak osagabeak edo oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen denean, interesatuari dei egingo zaio hamar laneguneko epean akatsak zuzen ditzan edo beharrezko agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio hala egingo ez balu, eskaria baliogabetua geratuko dela eta besterik gabe artxibatu egingo dela, indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Eskaerak uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Irurako udaleko harrera bulegoan edota elektronikoki www.irura.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!