Igerilekua jarriko dute Trinketeko aparkalekuan

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 23a, 13:06
Trinketeko aparkelekuan jarri ziren igerilekuak 2019an; aurten ez da igerileku txikirik jarriko

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra egongo da zabalik, astegunetan, 16:00etatik 19:00etara.

Irurako Udalak igerilekua jarriko du Trinketeko aparkalekuan. COVID-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak jartzen dituen neurriak jarraituz, aurten ez da igerileku txikirik jarriko. Dena den, astelehenetik ostiralera, arratsaldero 16:00etatik 19:00etara erabili ahal izango da igerilekua, ekainaren 28tik uztailaren 23ra.

Igerilekuen erabilera egokia egiteko, udaletik beste hainbat neurri hartu dituzte:

  • Igerilekuen edukierak: igerileku ertaina (6 pertsona) eta igerileku handia (8 pertsona).
  • Arratsaldero bi txanda egongo dira, 16:00etatik 17:30etara eta 17:30etatik 19:00etara.
  • Igerileku eta txanda bakoitza adin tarte zehatzari eskainiko zaio (igerilekuko egutegietan zehaztuta dago adin-tarte bakoitzaren eguna, txanda eta igerilekua). Lehen 15 minutuetan txanda horretako inor agertzen ez bada, lehentasuna galduko dute eta igerileku horretan ibili daitekeen edonor sartu ahal izango da.
  • 2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotako haurrak uneoro helduarekin egon beharko du. Haurra igerilekura sartzean, helduak aukera izango du berarekin sartzeko edo igerilekuaren ertzean egoteko (beti ere haurraren ondoan, honen segurtasuna bermatzeko).
  • 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako haurra igerilekura bakarrik sartuko da eta heldua arduratuko da honen segurtasunaz.
  • 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaurrak/nerabeak bakarrik sartuko dira igerilekura.
  • Igerilekuan sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa da.
  • Adin bakoitzeko haurrak dagokien igerilekuan soilik ibili ahalko dira.
  • Txandak eta ilarak errespetatu beharko dira.
  • Sorosleak esaten duenari kasu egin beharko zaio.
  • Derrigorrezkoa da igerilekuak dauden eremuan maskara jantzita edukitzea (uretan bainatzeko unean salbuespen).
  • Igerilekuak dauden eremuan jatea debekatuta dago.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!