Tramiteak elektronikoki egiteko ordenagailua jarri dute udaletxean

Ataria 2021eko ekainaren 17a

Ordenagailu bat egongo da udaletxean herritarren eskura, udalarekin tramiteak elektronikoki egin ahal izateko.

Irurako Udala administrazio eraginkorragoa izateko pausuak ematen ari da, oraingo honetan, ordenagailu bat jarri du herritarren eskura beraien tramiteak elektronikoki egin ahal izateko.

Halaber, ez dakien herritarrari azalpenak emango zaizkio zein pausu eman behar dituen ikasteko. Hemendik aurrera eta B@kq ziurtagiri digitalaren bitartez errazago egin ahal izango dira udalarekiko tramiteak.

Irurako Udalak, orain dela gutxi estreinatu zuen Irura Eskura aplikazioa eta orain ezarri berri duen ordenagailu zerbitzu honekin, herritarrak administrazioarekin elektronikoki komunikatu ahal izatea bermatu nahi du, modu erraz eta arin batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!