Irurako Udalak konpostatzera animatu nahi ditu herritarrak

Ataria 2021eko maiatzaren 26a

Konpostaje kanpaina jarri du martxan udalak. Parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 11ra bitartean eman dezakete izena.

Gaur egun Irurako etxe eta saltokietan sortzen diren hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuagatik urtean 260.000 euro ordaintzen ditu udalak. Kopuru horri hondakinen garraioari eta tratamenduari lotuta eragiten den kutsadura gehitu behar zaiola uste du udalak. Horregatik herritarrak hondakin organikoak konpostatzera animatu nahi ditu.

Irurako Udalak emandako datuen arabera herriko etxeetan sortzen den hondakinen gehiengoa, %23, organikoa da. "Hondakin klase hori herrian bertan konpostatzen badugu, kamioietan plantara bidaltzea ekiditeaz gain, herriko lurrentzat ongarria lortzen dugu", esan dute udal ordezkariek.

2013an etxeko konpostagailuak banatu zituen eta auzoko konpostagailuak eraiki zituen. "Urte asko pasa dira ordutik, eta konpostajearen ohitura berpizteko eta herritar ororengana zabaltzeko deialdi berria egin nahi dugu", aipatu dute udaletik. Bide batez, gaur egun hondakin organikoa konpostatzen duten herritarrak identifikatu nahi ditiuzte. Irurako Udalak etxeko hondakin organikoak konpostaje bidez kudeatzen duten herritarrak sarituko ditu hondakinen tasan hobaria aplikatuz.

Hondakin organikoak konpostatzen hasi nahi dutenek izen emateko aukera ezberdinak izango dituzte:

Izen emateko azken eguna ekainaren 11 izango dela jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!