Gehigarria: motorra

Bezeroen nahietara egokitzen adituak

Ataria 2021eko ekainaren 3a

Gero eta indar gehiago ari da hartzen 4x4 ibilgailuen sektorea, eta alor horretan espezialistak dira Aztaka tailerrekoak. Ez baitago ia tailerrik ibilgailu mota horien jabeen beharrei erantzuten dienik, eta, beraz, 4x4 ibilgailua dutenek erraza dute bere autoa behar bezala mantendu eta hobetzeko aukera: Irurako Ibaiondo industrigunean dagoen Aztaka tailerrera joanez.

Gainera, 4X4 ibilgailuen sektorearen berezitasunak ondo baino hobeto ezagutzen dituzte, eta jakituria horretatik lortzen dute bezeroek eskatzen dutena. «Bezeroek dituzten beharretara egokitzen gara. Gure lana da beraiek dituzten arazoei edota egin nahi dituzten egokitzapenei irtenbidea ematea», zehaztu dute Aztaka tailerreko arduradunek. 

Askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte Aztaka tailerrean: mekanika orokorra, elektrizitatea eta elektronika, olio aldaketak, gurpilak aldatzea eta lerrokatzea, bola jartzea, suspentsioak, argiak, aire egokituaren gasa kargatzea, osagarrien salmenta... Bestalde, motorrean zaldiak irabazteko, zentralitaren baloreak moldatzen edo potentzia txipak instalatzen dituzte. 

Ibilgailu mota honetako jabeek egokitzapenak egitea gustuko izan ohi dute, bere autoa prestatuago eta ederrago izateko. Horretan adituak dira Aztaka tailerrekoak. Gainera, IAT ibilgailuen azterketa teknikorako ikuskapena egiten dute, eta baita ere homologazio tramiteak bideratu prozesu guztiak errazago egiteko. Azken finean, 4x4 ibilgailu bat baduzu, Aztaka tailerrekoak ezinbesteko bidelagunak dituzu zure nahiak asetzeko.

  • Helbidea: Ibaiondo bailara, 18-7 pabiloia (Irura)      
  • Telefono zenbakiak: 943 69 16 19 / 664 385 545
  • Emaila: aztaka4x4@gmail.com      
  • Webgunea: aztaka4x4.com  
  • Facebook: Aztaka 4x4  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!