Gaur egun kotxe gehienak, ziurtasun pasibo sistema elektronikoekin saltzen dituzte eta haizetakoak aldatu eta gero, horien funtzionamendua bermatzeko, rekalibrazio lanetan jarduten dira horretarako beharrezkoak diren lan tresna guztiekin. Edozein marka eta motatako ibilgailuekin aritzen dira lanean, baita traktore, hondeamakina edota garabiekin ere. Aseguru etxeekin ere akordio zuzena dutenez, bezeroentzako askoz errazagoa da kristala beraien bidez aldatzea.
Kristalak oso-osorik aldatzeaz gain, golpe txikiak konpontzen dituzte ere, aldaketa baino merkeagoa, ekologikoago eta azkarragoa baita konponketa. Ibilgailuetako kristal guztiekin egiten dute lan: aurrekoekin, saihetsetakoekin eta atzekoekin. Lamina beltzak ere jartzen dituzte, kristalak iluntzeko. Kolore eta tonalitate ezberdinetako laminak dituzte, bezeroen gustuen arabera aukeratzen dituztenak. Fokuak zaharberritu ere egiten dituzte, eta tratamendu bat ematen diete izpi ultramoreek berriro ere izorratu ez ditzaten. Zerbitzu horiez gain, ibilgailuen ispiluak ere aldatzen dituzte.
Tailerrera joan ezin dutenentzat etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute. Bezeroa zerbitzuarekin gustura geratzea dute gogoko Desacristal/Cristalbox enpresan lan egiten duten bost langileek.
- Helbidea: Ibaiondo bailara, 18-8 pabiloia (Irura)
- Telefono zenbakia: 943 69 16 16
- Emaila: marketingdesa@gmail.com