Erosketa bonuen kanpaina jarriko dute martxan

Ataria 2021eko maiatzaren 26a

Irurako udalak herriko komertzio eta ostalaritzan kontsumitzeko helburuarekin, 5.000 euroko balioa duten erosketa bonuak banatuko ditu.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko helburuarekin Irurako Udalak erosketa bonuak banatuko ditu herritarren artean, herriko saltokietan erabiltzeko. 10 euroko balioa duten bost bonuko loteak eskuratu ahal izango dituzte, eta honenbestez, 50 euroko balioa duen lotea 40 euroan erosi ahal izango dute herritarrek. Kanpaina ekainean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

Irurako Udalak bonuak gastatu ahal izateko saltokien zerrenda eman du ezagutzera:

  • Ametsa Trinketea
  • Ametz estankoa
  • Attonaren denda
  • Enara taberna
  • Farmazia Miren Bakarne Arrue
  • Loatzo taberna jatetxea
  • Triku ile-apaindegia
  • Tximak ile-apaindegia
  • Xare okindegi kafetegia

Pertsonako lote bat eskuratu ahal izango da udaletxeko harrera bulegoan, 09:00etatik 14:00etara, ekainetik aurrera. Herritarrak eskaintza berezi honetan parte hartzera animatzen ditu udalak: "Garrantzitsua da erosketak herriko komertzioetan egitea".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!