Gehigarria: motorra

Eskarmentua eta  gertuko harremana

Ataria 2021eko maiatzaren 31

Bat garajearen arduradunek beraien zerbitzuari buruz hitz egiterakoan oreka hitza nabarmentzen dute.

Tailerrean eskaintzen duten kalitatea bermatuta dago, eta hortik abiatuta, egiten duten lanaren kalitatea eta bezeroentzat izango duen kostua orekatzen dituzte. Eta horretarako bermea oso argia da: 35 urte daramatza irekita Bat garajeak, eta bertatik dagoeneko hiru belaunalditako bezeroak igaro dira. 

Gaizka eta Jonatan Leunda anaiak dira Bat garajearen arduradunak eta beraien gurasoengandik jaso dute ofizioa. Bezeroei bi belaunaldietako jakituria eskaintzen diete, beraz. «Bezeroak itzuli egiten dira eta hori ematen dugun konfiantza eta zerbitzuarengatik da», esan dute arduradunek. «Bezeroarekin gertuko harremana izatea atsegin dugu, eta horixe eskaintzen dugu». 

Zerbitzu ugari eskaintzen dituzte Bat garajean: autoen sistemen berrikustea egiten dute eta arazoaren sorburua aurkitzen dute ordenagailu bidez; autoen konponketa mekaniko guztiak egiten dituzte ere, motorraren edozein matxuratik hasi eta suspentsioak sortu dezakeen edozein arazoraino; kolpeak eta arrasto txikiagoen konponketa lanak egiten dituzte; beirak aldatzen dituzte; edota aire girotuak izan dezakeen edozein matxura konpontzen dute. «IAT ibilgailuen azterketa teknikoa pasatzera joan aurretik berrikusketa bat egiteak garrantzia handia du», diote. Bat garajeak zerbitzu hori ere ematen du. Lantalde espezializatua daukate zerbitzu guztiak gauzatzeko. «Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara», ziurtatu dute. Izan ere, Bat garajearen leloa ezin argiagoa da: «Zure autoaren arazo guztiak konpondu ditzakegu». 

  • Helbidea: Ibaiondo industrialdea, 10 (Irura)
  • Telefono zenbakia: 943 69 22 05
  • Emaila: info@batgarajea.eus      
  • Webgunea: batgarajea.com    

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!