Egun osoan zehar xareko finalak jokatzen ari dira Ametsa trinketean

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Goizez, gaztetxoen, gazteen eta maila nagusikoen finalak jokatu dira, eta arratsaldez, emakumeek eta Gipuzkoako jubenil mailakoek jokatuko dute.

Xareko I. Irurako Irekiak  eta Gipuzkoako Txapelketen finalak jokatzen ari dira egun osoan zehar Irurako Ametsa trinketean. 11:30ean hasi da jardunaldia, eta arratsaldez, emakumeen txanda izango da. Emakumeen ostean, Gipuzkoako jubenil mailako finalarekin amaituko da xareko jaialdia.

Goizean zehar, gaztetxoen, gazteen eta maila nagusikoen finalak jokatu dira. Gaztetxoen mailan, Murua II-Arsuagak, Murua I - Calongeren aurka jokatu dute; gazteen mailan, Galartza II-Aristi, Maiza- Herasen aurka aritu dira, eta, azkenik, maila nagusian, Lopetegi-Moncadak Apeztegia I-Sainzen kontra jokatu dute.

Arratsaldeko partidetan, emakumezkoen mailan, Mujika II- Gorriti, Goenaga-Fernandez bikotearen aurka arituko da. Eta ondoren, xareko azken partidan, Gipuzkoako jubenil mailako finala izango da jokoan. Mendizabal-Isasa II.ak, Zabalegi-Iturberen kontra jokatuko dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!