Jon Mendiluze irurarra, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Urnietako Sarobe aretoan izango da finala maiatzaren 28an, eta eskualdeko ordezkari bat arituko da kantuan: Jon Mendiluze irurarra.

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsozale Elkarteko  laugarren eta azken kanporaketa eta finalean arituko diren sei bertsolariak erabakita geratu ziren. Atzoko saioa Amets Aizpuruak irabazi bazuen ere, kanporaketetako lau irabazlek eta puntuazio gehien lortu duten bi bertsolarik egin dute aurrera eta lortutako puntuazioagatik sartu da Mendiluze finalean. Irurarrarekin batera, Joar Garate, Nerea Isusi, Naia Arrizabalaga, Amets Aizpurua eta Ekarin Tolaretxipik abestuko dute finalean. Finala, maiatzaren 28an izango da, 19:00etan, Urnietako Sarobe aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!