Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu udaleku irekietarako

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 5a, 11:48

Maiatzaren 23ra bitartean udaletxeko bulego orokorrean aurkeztu beharko dira hautagaitzak.

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen Uda Aisialdia 2021 udaleku irekietarako, ekainaren 21tik uztailaren 23ra goizez hiru ordu eta erdiz aritzeko. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezkeela jakinarazi du udalak.

Hezitzaile lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean, euskaraz jakitea eta natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea. Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Irurako udaleko web orrialdean daude eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Frogak,maiatzaren 31n arratsaldez eta ekainaren 1ean goizez egingo dira.

Interesatuek curriculuma eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (maiatzaren 4tik 23ra, biak barne) udaletxeko bulego orokorrera eramanez, elektronikoki edo postaz aurkez ditzake. Maiatzaren 28a baino lehen, curriculumean jartzen den kontaktuko zenbakira jakinaraziko zaie hautagaiei talde dinamika non eta noiz egingo duten.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera egiteko prozesua, begirale izateko prozesuaren berdina da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!