'Balio erantzia' erakusketa ikusgai dago Iruran

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Joan den astelehenetik eta apirilaren 25era arte Irurako Herri eskolako aretoan 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa dago zabalik.

Balio erantzia: edertasunari buruzko gogoeta izeneko erakusketa Ekaitz Goikoetxeak eta Josu Marotok osatu dute.

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara egongo da ikusgai eta asteburuetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Larunbat honetan, bisita gidatu bat egingo dute euskaraz, helduentzat, 18:30ean. Gonbidapena udaletxean eskatu beharko da. Irurako Emakume Taldeak antolatu du erakusketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!