2021/04/25 09:00 - 13:00
Ibilaldi neurtua Irura-Loatzo-Irura. Bat, bi, hiru edo lau kideko taldetan; plazatik Loatzo mendira joan eta etorri, bi aukera erdiko kontrol-puntu batetik igaroz. Txikientzat ibilaldi laburragoa Aristiko pistaraino. Opariak zozkatuko dira parte hartzaileen artean. Taldeak izena emandako hurrenkeran aterako dira minutu bateko tartearekin. Norberak eraman behar ditu jan eta edatekoak. Publiko guztiari eskainia, gonbidapena eskatzen du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?