2021/03/06 11:00

Txoribox

Txoribox
San Migel plazatik abiatuta, Irura

Txoribox: hegaztiekin lotura duen ingurumen-heziketa proiektua (2. saioa).

Tailer honetan 2019an kokatu ziren hegaztientzako habia-kutxen jarraipena egingo da. Habia-kutxa barruan zer dagoen begiratuko dute eta ondoren prest utziko dituzte aurtengo umatze-garairako. Gainera, inguruko hegaztiak behatuko dituzte. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Euskaraz, 6 urtetik gorako haur, gazte eta helduentzat. Gonbidapena eskatzen da. Irura Bizi elkarteak antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!