Diru laguntza deialdiak egin ditu Irurako Udalak

Ataria 2021eko otsailaren 15a

Gazteek etxebizitzen alokairurako eta merkataritza lokal baten alokairurako diru laguntzen deialdiak luzatu ditu udalak.

Gazteek etxebizitzen alokairurako diru laguntza:

  • Onuradunak: 18 eta 35 urte bitartean dituzten eta Iruran erroldatuta dauden gazteak.
  • Helburua: Irurako etxebizitzen alokairuagatik diru laguntza ematea, alokairuko prezioa hilean 600 euro baino gehiago ez bada eta gehiengo denboraldia 24 hilabete izanik (2021 eta 2022).
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 31 arte.
  • Eskaerak aurkezteko lekua: Udalaren harrera bulegoan. Irura, San Migel plaza, 1.
  • Argibidea: Harrera bulegoan

Merkataritza lokal baten alokairurako diru laguntza:

  • Onuradunak: Edonor, pertsona fisiko nahiz juridikoa.
  • Helburua: Jarduera komertziala ipintzeko Irurako lokal batean bere alokairua ordaintzeko laguntzea   eta gehiengo denboraldia 24 hilabete izanik (2021 eta 2022).
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 31 arte.
  • Eskaerak aurkezteko lekua: Udal honetako harrera bulegoan. Irura, San Migel plaza, 1.
  • Argibidea: Harrera bulegoan

Informazio gehiago izango dute herritarrek www.irura.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!