BERTSOA

Denok arren eta arren

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Mendiluze 2021eko urtarrilaren 15a

Doinua: Kirolarion bizitza.

Pasa ditugu Gabonak

ahal zuenak pozarren

zuriz mozorrotu dira

berriz kanpo eta barren

askatu egin gintuzten

zerbait kontsumitzearren

gu hartara ohitu nahian

ahalik eta azkarren

orain aurrera begira

denok arren eta arren

Olentzero lehor horrek

ia ze berri dakarren

askok gure gutunetan

eskatu diogun arren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!